azaroak 19 2023 - 11:00etan - Bilbo
azaroak 19 2023 - 11:00etan - Bilbo

Informazioa

Ibilbidea

BERRITASUNA

10 km dira, Bilboko kale nagusietan zehar. Zailtasun handirik ez duenez, lasterketa leuna dela esan daiteke.

Edizio honetan, Athleticen 125. urteurrenean, ibilbidea 5. kilometroan igaroko da San Mamesetik, eta korrikalariek Katedraleko zelaira buelta emango dute, soropilean bertan.

Irteera Gran Vía Plaza Circular Buenos Aires Ayuntamiento Vda. de Epalza Arenal Navarra Plaza Circular Hurtado de Amezaga Plaza Zabálburu Autonomía Avda. del Ferrocarril Sabino Arana Felipe Serrate Camino de la Ventosa San Mamés (vuelta a pie de Césped) Camino de la Ventosa Sagrado Corazón Gran Vía Máximo Aguirre Plaza Euskadi Puente de Deusto Lehendakari Aguirre (carril izquierdo) Plaza San Pedro (giro) Lehendakari Aguirre (carril izquierdo) Puente de Deusto Alameda Mazarredo Gran Vía Helmuga

Irteera

Bilboko Kale Nagusian, goizeko 11etan, irteera emango da. Parte-hartzaileen muga: 10.000.

Helmuga

Irteeraren leku bera izango da. Lehendabiziko parte-hartzaileek 11:30 aldera amaituko dute ibilbidea.

Hornidura

Coca Colak eta Aquabonaek beren edari freskagarriak eskainiko dizkiete parte-hartzaileei, 7. kilometroan, museoko plazan eta probaren amaieran.

Arautegia

ART. 1º) 2023/11/19an 34. BILBOKO HERRI-KROSA izango da, goizeko 11:00etan hasita. Gertakari honetan nahi duten guztiek parte har dezakete, aldez aurretik izena emanda.

ART. 2º) Izena eman ondoren, partehartzaile bakoitzak elastiko zenbakidun bat jasoko du, eta 34. BILBOKO HERRI-KROSAn parte hartzeko soinean eraman beharko du.

ART. 3º) 34. BILBOKO HERRI-KROSA guztira 10 Km dituen hiri-barruko zirkuituan ospatuko da. Irteera eta iristea Gran Via-n burutuko dira.

ART. 4º) Antolakuntzak erantsukizun guztiak zahieztu egiten ditu, 34 BILBOKO HERRI-KROSAko partaideak jaso edo eragin ditzazkeen kalteengatik.

ART. 5º) Antolatzaileek zerbitzu medikoa jarriko dute partehartzaileentzat, eta horrez gain GURUTZE GORRIA, BILBOKO UDALTZAINGOA eta HERRI-BABESA laguntzera etorriko dira.

ART. 6º) Partehartzaileei proba erdian eta amaieran edari freskagarriak eskaintzeko zerbitzua jarriko da.

ART. 7º) Debekatuta dago bizikletaz ala beste gailuren batez eginiko laguntza, hala komeni baita zirkuitua, distantzia zein partaide kopuru handiari begira.

ART. 8º) Bere izaera herrikoia dela eta, 34. BILBOKO HERRI-KROSA 13:00ak baino lehen amaitzen dutenen artean partaide bezainbat irabazle izango dira, horiei guztiei gertaera honetarako bereziki diseinaturiko Trofeoa banatuz.

ART. 9º) Ezinbesteko kausen ondorioz proba bertan behera utzi behar bada, izen ematearen kopurua ez da itzuliko.

ART. 10º) 34. BILBOKO HERRI-KROSA parte hartzeak arautegi hau, Antolatzaileen nahiz BILBOKO UDALTZAINGOAREN adierazpenak onartzea suposatzen du.

ART. 11º) Inskripzioa pertsonala da eta ezin zaio inori laga; izena ematean, parte-hartzaileak adierazten du BILBOKO HERRI KROSEKO ARAUTEGI honekin eta DATUEN TRATAMENDUAREKIN ados dagoela.

Historia

BILBOKO HERRI KROSA duela 34 urte sortu zen, eta hasiera-hasieratik, alternatiba desberdin eta berritzailea izan da, hala funtsezkoenean, printzipioetan eta filosofian, nola gainerako alderdi formal hutsetan.

Hasieran bagenekien egin beharrekoen eremua oso zabala zela, eta denborak hala izan dela frogatu digu. Eginkizun horietarako, gainera, azterketa sakona egin behar zen, eta baliabide egokiak aurkitu, hasiera-hasieratik anbizio handiko proiektu batean murgildu, ordura arte eskaintza egoki eta tentagarririk aurkitu ez zuten hiritarrak –asko– kirol aktibora erakartzeko.

Gure filosofia oso berezia da, lasterketa amaitzean parte-hartzaile guztiak baitira irabazle. Hain zuzen ere, filosofia horri esker, zenbait balore orokortzea lortu dugu (ilusioa, osasuna, aisia, erronka, lehiakortasuna, etab.), baina balore bakoitza nork bere erara egokitzen du, bere gustuen, aukeren eta itxaropenen arabera.

Beraz, BILBOKO HERRI KROSean parte hartzeko modua erabat pertsonala da: batzuk denekin lehiatzen dira; beste batzuk, bere buruarekin edo lagunekin, eta badira inorekin lehiatzen ez direnak ere. BILBOKO HERRI KROSAren eskaintza oso zabala da, parte-hartzaile bakoitzak beretzat egokiena aukera dezan, jakinik denak direla aintzat hartuak eta errespetatuak, jarrerak desberdinak izanik ere.

Igarotako urte hauen ondoren, onartu beharra daukagu –hasieran harriduraz, eta atsegin handiz beti– emaitzak txundigarriak izan direla. Horren erakusgarri dugu milaka parte-hartzaileren gogobetetzea; izan ere, lasterketa-egunean Bilboko kaleetan barrena izerditan, arnasestuka eta poz-pozik kamiseta berdinak jantzita ikusteak irudi estetiko paregabea sortzen du, eta bizitzeko jarrera positiboz betetako arteria bihurtzen dira, horrela, Bilboko kaleak.

Laguntzaileak