azaroak 20 2022 - 11:00etan - Bilbo
azaroak 20 2022 - 11:00etan - Bilbo

Inskripzioak

Presentziala

Non egin behar dut inskripzioa?

Adi! Leku berria!

BBK Bulegoa
Licenciado Poza, 3 (General Concha izkina). Bilbo.

• Astelehenetik ostiralera (azaroaren 14tik 18ra)
18:00etatik 20:30etara
• Larunbatean (azaroak 19)
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara

Zein datu eskatuko didate?

  • Izena
  • Abizenak
  • 2 telefono zenbaki
  • Emaila

Nahi dituzun pertsona guztiak inskribatu ditzakezu, pertsona bakoitzeko lehen eskatutako datuak emanez.

BILBOKO HERRI KROSAn izena-ematerakoan, kamisetadortsala bat jasoko duzu proban derrigorrez eraman beharko duzuna.

Izena emateagatik ordaindu beharrekoa: 8 €


Online

Inskribatu online eta lortu zure kamisetadorsala zure bizilekuan!

Nola?

Era errez eta eroso batean Bilboko Herri Krosak izena ematea eta zure bizilekuan kamisetadorsala eskuratzeko aukera ematen dizu:

  • Online inskripzioa egiteko epe muga: azaroaren 10a
  • Zure bizilekuan kamisetadorsala hartzeko epea: Azaroak 7 eta 17 bitartean
Formulariora joan

Bizilekura bidaltzearen gastuak

Inskripzioaren 8 € ak barneratzen ditu (parte hartzaileko).

Inskripzio kopurua Bidalketa Bizkaira Bidalketa Penintsulara
1 13 € 14 €
2 23 € 25 €
3 33 € 36 €
4 43 € 47 €
5 53 € 58 €
6 63 € 69 €
7 73 € 80 €
8 83 € 91 €
9 93 € 102 €
10 103 € 113 €
11 113 € 124 €
12 123 € 135 €
13 133 € 146 €
14 143 € 157 €
15 153 € 168 €

Taldeak

Aspaldian ohartu garenez, urtero-urtero zenbait TALDEk parte hartzen dute BILBOKO HERRI KROSan (enpresek, elkarteek, ikastetxeek, gimnasioek, etab.). Hori dela eta, Antolakuntzak, ahalik eta erraztasun handienak eman nahian, metodo erraz eta eraginkor bat du abian haientzat, hala izena emateko nola kamisetak/dortsalak jasotzeko.

Formulariora joan

Zer egin behar dut?

  • Izen-emateko formularioa bete beharko da, azaroak  10 baino lehen, parte-hartzaileak zein izango diren adierazteko (gutxienez 10). Eredu honetan zehazten da zer datu eman behar dituzten.
  • Inskripzio presentzialaren lekuan jasoko dira kamisetak, izena emateko ezarritako egun eta ordutegietan.
  • Kamisetadortsalak jasotzen diren unean ordaindu behar dira izen-emateak.

Laguntzaileak