azaroak 19 2023 - 11:00etan - Bilbo
azaroak 19 2023 - 11:00etan - Bilbo

Lege-oharra

Helburua

Zerbitzu-emaileak, alegia, webgunearen arduradunak, erabiltzaileen eskura jarri du dokumentu hau, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (LSSI-CE) ezarritakoa betez; halaber, webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die zeintzuk diren webgunearen erabilera-baldintzak. Webgunean sartzen den pertsona oro erabiltzailea da; hortaz, hemen ezarritakoa betetzeko konpromisoa hartu behar du, bai eta aplikatzekoak diren bestelako lege-xedapenak ere.

Zerbitzu-emaileak beretzat erreserbatzen du webgunean dagoen edozein informazio aldatzeko eskubidea, aurretiaz erabiltzaileei obligazio horien berri eman beharrik gabe; hala, nahikoa izango da zerbitzu-emailearen webgunean argitaratzea.

Erantzukizuna

Zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartzen webgunean argitaratutako informazioaren gaineko erantzukizunik, baldin eta hirugarren batek argitaratu edo manipulatu badu. Zerbitzu-emailearen webguneak cookie-ak erabiltzen ditu (zerbitzariak webgunean sartzen den pertsonaren ordenagailura bidaltzen dituen fitxategi txikiak), webguneak egoki funtzionatzeko eta behar bezala bistaratzeko ezinbestekotzat jotzen diren zenbait ekintza egite aldera. Edonola ere, webguneak erabiltzen dituen cookie-ek indarraldi mugatua dute, eta haien helburu bakarra da webgunea eraginkortasunez erabili ahal izatea; hori dela eta, erabiltzaileak saioa ixten duenean desagertzen dira. Cookie-ak ez dira erabiltzen izaera pertsonaleko informazioa biltzeko.

Bezeroaren webgunean, baliteke estekek hirugarrenen webguneetara eramatea. Zerbitzu-emaileak ezin du kontrolatu hirugarrenek beren webguneetan argitaratzen duten edukia, beraz, ez du bere gain hartzen eduki horien gaineko erantzukizunik. Edonola ere, zerbitzu-emaileak berehala ezabatuko ditu indarrean dagoen legediaren (nazionala zein nazioartekoa), moralaren edota ordena publikoaren kontrakoak diren edukiak; hala, berehala kenduko ditu eduki horietara zuzentzen duten estekak, eta, gainera, agintari eskudunei emango die eduki horien berri.

Zerbitzu-emaileak ez du erantzukizunik hartzen foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan eta zerbitzu-emailearen webgunetik kanpo hirugarrenei iruzkinak egitea ahalbidetzen dieten bestelako bitartekoetan biltegiratutako informazio eta edukien gainean. Alabaina, LSSI-CE legearen 11. eta 16. Artikuluetan ezarritakoa betez, zerbitzu-emailea erabiltzaileen, agintarien eta segurtasun-indarren esanetara dago, eta haiekin elkarlanean ari da, aktiboki, indarrean dagoen legediaren (nazionala zein nazioartekoa), hirugarrenen eskubideen, moralaren edota ordena publikoaren kontrakoak diren edukiak ezabatzeko edo blokeatzeko. Erabiltzaileak uste badu webguneren batean horrelako edukirik dagoela, berehala jakinarazi behar dio webgunearen administratzaileari.

Webgunea berrikusi eta sakonki aztertu da, ondo funtzionatzen duela egiaztatzeko. Printzipioz, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan funtzionatuko du. Alabaina, zerbitzu-emaileak ezin du bermatu programazioan errorerik ez dagoela, eta, horrez gain, baliteke webgunea ezin erabiltzea ezinbesteko kasuak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko egoerak daudenean.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Zerbitzu-emaileak konpromiso irmoa hartu du izaera pertsonaleko datuak babesteko Espainiako araudiarekin, hortaz, bertan ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen du. Horrez gain, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen (DBLO) 9. artikuluan eta DBLO garatzeko Erregelamenduan deskribatutako segurtasun-neurriak hartu ditu.

Jabetza intelektual eta industriala

Webgunea eta hari lotutako programazioa, edizioa, konpilazioa, webgunea behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren bestelako elementuak, diseinuak, logotipoak eta testu edo grafikoak zerbitzu-emailearenak dira, edo horien egileek lizentzia edo berariazko baimena eman diote zerbitzu-emaileari. Webguneko eduki guztiak jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiaren babespean daude, eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta.

Debekatuta dago zerbitzu-emailearen idatzizko baimenik gabe edukiok osorik zein zatika kopiatzea, erabiltzea, ustiatzea, banatzea eta merkaturatzea, helburua edozein dela ere. Zerbitzu-emailearen baimenik gabe edukiak erabiltzea egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketa larria da.

Webgunean ageri diren baina zerbitzu-emailearenak ez diren diseinuek, logotipoek, testuek eta grafikoek ere jabea dute, eta jabeak dira, hain zuzen ere, eduki horiei lotuta sortzen diren gatazken erantzuleak. Zerbitzu-emaileak jabeen berariazko baimena du edukiok erabiltzeko.

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketei buruz iruzkinik egin nahi izanez gero, edota webguneko edukiei buruz, bidali mezua helbide honetara: cycle@herrikrosa.es

Legedi aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honekin edo bertan aipatzen diren ekintzekin lotura duten gatazkak konpontzeko, Espainiako legedia aplikatuko da, hortaz, alderdiak horren menpe egongo dira; hala, Bizkaiko epaitegi eta auzitegietan konponduko dira horien erabilerari lotuta sortzen diren gatazkak.

Laguntzaileak