azaroak 19 2023 - 11:00etan - Bilbo
azaroak 19 2023 - 11:00etan - Bilbo

Termino eta baldintzak

1. Termino eta baldintza hauek “Online izen-emateak” erosketa-zerbitzuak arautzen dituzte. Zerbitzua Cycle sozietateak eskaintzen du eta sarbidea www.herrikrosa.es (“Ataria”) URL-aren bidez eskaintzen zaio izen-ematearen erosleari (“Erabiltzailea”).

2. Erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasunaren erantzule, eta Cycle-k eskubidea du kontratatutako zerbitzutik kanpo uzteko datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro, har litezkeen bestelako legezko neurriei kalterik egin gabe.

3. Izen-emateak kreditu- edo zordunketa-txartelaz ordaindu behar dira, ordainbide segurua eskaintzen duen ST birtual baten bidez. Sistema honen eragiketa guztiz konfidentziala da Espainiako banku erakundearekiko.

4. Ordainketa egindakoan, Cycle-k izen-ematea behar bezala egin izanaren berrespena bidaliko du posta elektroniko bidez erabiltzaileak emandako helbide elektronikora. Erabiltzaileak Cycle- ri izen-ematea erosi diola ulertuko da Erabiltzaileak Cycle-tik erosketa agindua jasotzen duen momentuan, horretarako gaitutako helbide elektroniko baten bidez.

Zerbitzua berehala betearaztea dakar berekin, eta, beraz, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratu honi ezin zaio atzera egiteko eskubidea aplikatu.

5. Izen-ematearen zenbatekoa ez da itzuliko ez eta transferituko ere, eta beti egongo da ekitaldiko araudiaren menpe

6. Datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko legerian aurreikusitako ondorioetarako, jakinarazten zaizu izen-emate inprimakietan sartzen dituzun datu pertsonalak Cycle-ren jabetzako fitxategi batean sartuko direla, eskatzen diren helburuetarako soilik erabiltzeko. Datu pertsonaletan egin daitekeen edozein aldaketa fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio datu horien titularrak.

Erabiltzaileak ekitaldian parte hartzen duten beste pertsona batzuk inskribatuko balitu, horretarako interesdunen edo haien ordezkarien berariazko baimena lortu duela adierazten du, eta gertakari horren ondorioz sor daitekeen erantzukizun guztia bere gain hartzen du.

Lehen aipatutako Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten zaizu tratatzeko bildutako datu pertsonalei dagokienez, datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak balia ditzakezula, fitxategiaren titularrari eskaera eginez, indarrean dagoen legeriak xedatzen duen moduan

7. Izen-emate inprimakia betetzean Bilboko Herri Krosean parte hartzeko izena ematea eskatzen duzu eta lehiaketa horretako araudia, erantzukizun salbuespena eta parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzula onartzen duzu. Inprimaki honen bitartez jasotako datu pertsonalak ekitaldiaren antolatzaileei helaraziko zaizkie, betiere eskatzen diren helburuetarako soilik erabiltzeko.

Laguntzaileak