Arautegia

1. ART.) 2019/11/17an 32. BILBOKO HERRI-KROSA izango da, goizeko 11:00etan hasita. Gertakari honetan nahi duten guztiek parte har dezakete, aldez aurretik izena emanda.

2. ART.) Izena eman ondoren, partehartzaile bakoitzak elastiko zenbakidun bat jasoko du, eta 32. BILBOKO HERRI-KROSAn parte hartzeko soinean eraman beharko du.

3. ART.) 32. BILBOKO HERRI-KROSA guztira 10 Km dituen hiri-barruko zirkuituan ospatuko da. Irteera eta iristea Gran Via-n burutuko dira.

4. ART.) Antolakuntzak erantsukizun guztiak zahieztu egiten ditu, 32 BILBOKO HERRI-KROSAko partaideak jaso edo eragin ditzazkeen kalteengatik.

5. ART.) Antolatzaileek zerbitzu medikoa jarriko dute partehartzaileentzat, eta horrez gain GURUTZE GORRIA, BILBOKO UDALTZAINGOA eta HERRI-BABESA laguntzera etorriko dira.

6. ART.) Partehartzaileei proba erdian eta amaieran edari freskagarriak eskaintzeko zerbitzua jarriko da.

7. ART.) Debekatuta dago bizikletaz ala beste gailuren batez eginiko laguntza, hala komeni baita zirkuitua, distantzia zein partaide kopuru handiari begira.

8. ART.) Bere izaera herrikoia dela eta, 32. BILBOKO HERRI-KROSA 13:00ak baino lehen amaitzen dutenen artean partaide bezainbat irabazle izango dira, horiei guztiei gertaera honetarako bereziki diseinaturiko Trofeoa banatuz.

9. ART.) Ezinbesteko kausen ondorioz proba bertan behera utzi behar bada, izen ematearen kopurua ez da itzuliko..

10. ART.) 32. BILBOKO HERRI-KROSA parte hartzeak arautegi hau, Antolatzaileen nahiz BILBOKO UDALTZAINGOAREN adierazpenak onartzea suposatzen du.

11. ART.) Inskripzioa pertsonala da eta ezin zaio inori laga; izena ematean, parte-hartzaileak adierazten du BILBOKO HERRI KROSEKO ARAUTEGI honekin eta DATUEN TRATAMENDUAREKIN ados dagoela.

BILBOKO HERRI KROSEKO DATUEN TRATAMENDUA. Pribatutasun politika.

Izena ematen dutenak jakinaren gainean daude eta baimena ematen dute bildutako datu pertsonalei trataera automatizatua emateko eta CYCLEren fitxategi automatizatuetan sartzeko. CYCLE da fitxategi horien titularra eta arduraduna.

Horiek horrela, CYCLEk baliabideak emango dizkie izena eman dutenei Datuen Babeserako klausula hau edo beste edozein informazio garrantzitsu erabiltzeko. Hori horrela da Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta lege organiko hori garatzeko Arautegia onartu zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko.

Era berean, jakinarazten zaie datu pertsonalak jaso eta trataera automatizatua ematearen helburua dela CYCLErekin ezarritako harremanarekin jarraitzea; horretarako, izena eman dutenek baimena ematen dute BILBOKO HERRI KROSAri buruzko informazioa –ohiko bideen edo bide elektronikoaren bidez- eurei bidaltzeko.

Izena eman dutenek baimena ematen diote CYCLEri, lasterketa osorik edo zati batean grabatzeko, betiere lasterkari guztiek BILBOKO HERRI KROSEAN izandako partaidetzaren argazkia izan dezaten.

Krosean izena eman dutenek euren datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideaz baliatu daitezke. Horretarako, mezu elektronikoa bidali behar dute cycle@herrikrosa.es helbidera edo bestela, idatzia helbide honetara: CYCLE, Campo Volantin pasealekua, 20, 1.a, 7. atala, (48007) Bilbo.